Korrika

Apirilaren 10ean pasatuko da Korrika Uribe Kostatik

Iker Rincon Moreno 2019ko urt. 9a, 10:14

21. Korrikaren ibilbidea argitaratu du AEK-k. Apirilaren 4an abiatuko da Garesetik (Nafarroa), eta apirilaren 14an amaituko da Gasteizen.

Uribe Kostatik apirilaren 10ean pasatuko da, asteazkena. Zehazki, 15:49ean helduko da Erandiora eta 22:40ean aterako da Getxotik. Hemen Uribe Kostako ibilbidea:

Erandio:15:49
Leioa: 16:54
Laukiz: 17:59
Urduliz: 18:29
Barrika: 19:00
Plentzia: 19:08
Gorliz: 19:14
Plentzia: 19:39
Barrika:20:06
Sopela: 20:24
Berango: 20:56
Algorta: 21:16
Getxo: 22:41

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun