Urte latza izan da 2018 HIRUKArentzat. Ezin izango genukeen aurrera egin herritar ugariren laguntza barik, eta bereziki aipatzeko eta eskertzekoa da azarotik HIRUKAlagunak lortzeko egindako kanpainaren fruitua. Eskertzekoa, baina ez nahikoa, hala ere. Horregatik, Uribe Kostak euskarazko komunikazio-eskaintza duina merezi eta behar duela esateko batuko gara zapatuan Algortako Etxetxu Plazan, Portu Zaharrean.
HIRUKA zale askok emandako bultzada ospatzeko, eta zale gehiago gure altzora erakartzeko helburua gogoan, talde-argazkia egingo dugu ekitaldi xume baten ostean. Modu horretan emango diogu hasiera guretzat hil ala bizikoa izango den urteari, proiektuan izandako aldaketa esanguratsuak azaltzeagaz batera. Eta bai, zu ere gonbidatuta zaude, noski