“Irainak” egotzita, bide penaletik ipini diote salaketa Lander Arbelaitzi, eta martxoaren 20an deklaratu beharko du Donostiako epaitegian, Argiak adierazi duenez. Kazetariak bideoan grabatu zuen nola urratu zizkioten pertsona bati hizkuntza eskubideak, eta sareratu egin zuen.
Lerro hauen bitartez, HIRUKAko langileok elkartasuna adierazi gura diogu Lander Arbelaitz eta Argia-ko lantalde osoari. Informatzea eta kazetaritza egitea ez dira delitua.