1958an egin zuen lehen plaza Gernikan eta geroztik 50 urte pasa egin ditu plazan. 60ko hamarkadako txapelketetan Euskal Herriko finalean kantatua da, baita 1982, 1986 eta 1989an ere. 89koan txapela irabazi zuen. Bizkaiko txapeldun ere izan zen hiru aldiz.
Transmisio lan itzela
Jon Lopategik transmisioan ere itzelezko lana egin du 80ko hamarkadatik. Bertsolaritza irakasle eta hainbat bertso eskolatako bultzatzaile izan zen. Haritz Lopategi semeaz gain, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Josu Goikoetxea, Iratxe Ibarra... Jon Lopategirekin ibiliak dira eta bere irakaspenak jaso dituzte belaunaldi gazteagoek ere Bizkaiko hainbat bertso eskolatan.
Bertsoa.eus-ek kaleratu du albiste hau, eta creative commons lizentziari esker ekarri dugu hona.