Oinarria indartzea helburu eta eraginkortasuna handitu guran antolatu du proiektua elkarteak. “Bizkaiko eskualdetan bertso-mugimendua piztea dugu helburu. Batez ere, gazteei zuzendutako txapelketa da, aukera gehiago izan ditzaten”, esan digu Beñat Vidal ALBEko kideak.
Hiru fasetan jokatuko da; finala, maiatzaren 25ean izango da. Uribe Kostari dagokionez, lehenengo fasean bi saio egingo dituzte. Algortan lehenengoa, otsailaren 24an, domekan. 17:00etan Patxeko tabernan hasi, 18:00etan Villamonte tabernatik igaro, eta 18:00etan amaituko da Sanikon. Bigarrena, Leioan antolatu dute, martxoaren 1ean. Oraindik tokia eta ordutegia zehazteke dago.