“Esperientzia positiboetan oinarrituta hiztun gazteen aktibazioa bilatzen dugu, baita harreman sare euskaldunak sortzea ere”, dio EuskarAbenturak. Orain dela hiru urte sortu zuten proiektua Euskal Herriko hainbat txokotako hamar gaztek.
Ekimenak 16 eta 17 urte bitarteko 120 gazte bilduko ditu. 483 kilometro ditu aurretik taldeak aurten, eta Donejakue bideak jarraituko dituzte. Euskararen erabilera sustatzea ez ezik, lurralde eta egoera soziolinguistiko ezberdinetako gazteak biltzea ere bada ekimenaren helburua.
Begiraleak, medikuak, erizainak, fisioterapeutak, argazkilariak, material-arduradunak eta gidariak behar dituzte, eta horien lan-eskaintzak zabaldu dituzte daborduko. Kontratuak hilabetekoak edo hamabost egunekoak dira, eta soldata gordina 1.500 euro inguruan dago. Informazio gehiago hemen.