EHUko horma-irudi lehiaketan apuntatzeko epea zabalik dago daborduko

Kerman Santiago Alkorta 2019ko ots. 27a, 10:11
Bizkaiko Urre Kolorea Sektretua: Aritz Muguerza. © MENDIBILE JAUREGIA

Mendibile Jauregia Elkarteak eta Arte Ederretako Fakultateko Pintura Masterrak antolatu dute horma-irudi lehiaketaren bosgarren edizioa. Irabazlea 3.000 eurogaz sarituko dute.

Leioako Mendibile Jauregiak azaldu du aurtengo edizioko gaia librea dela, halaber, esan du epaimahaiak positiboki baloratuko duela kontuan hartzea Bizkaiko Txakoli Etxea eraikinaren ezaugarriak. Izena emateko irizpide bakarra EHUko Arte Ederreko Graduan matrikulatuta egotea da. Dena den, duela hamar urte baino gutxiagoko denbora-tartean fakultatean egon direnek ere badute aukera izena emateko. Martxoaren 8a da azken eguna.

Irabazleak 3.000 euro jaso ez ezik, horma-irudiaren obraren gauzatze-teknikoaren zuzendaritza ere egingo du. Martxoaren 15ean emango dute jakitera horma-irudi onenaren egilearen izena, Mendibile Jauregian bertan, 13:00etan. Aurreko bi edizioak Aritz Muguerzak irabazi ditu, “Mahatsa Bizirik” eta “Bizkaiko Urre Koloreko Sekretua” lanekin.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun