2019ko Kosta Trail mendi-lasterketak badu data: ekainaren 9a. Antolatzaileek iragarri dutenez, hiru modalitate izango ditu aurtengoak: mendi-maratoi erdia (21km), mendi-martxa (20km) eta familia-martxa (10km).
Uribe Kostako itsas-labar eta basabideak zeharkatzen dituen lehenengo mendi-lasterketa da Kosta Trail. Azken edizioan, 4.600 parte-hartzaile izan zituen. Ez da lasterketa huts bat, bestalde. Izan ere, hasieratik izan ditu helburu solidarioak. Aurreko edizioetan Asvidia Bizkaiko Diabete Elkarteagaz eta Alcer Giltzurruneko gaixoen Elkarteagaz egin du lan. Aurtengoan, aldiz, kirol-egokitua sustatzen duen GAITUZSPORT Fundazioa izango da Kosta Traileko onuradun nagusia.