Grebaren bidez, bizitza sostengatzeko ardura kolektiboa aldarrikatu gura dute: "Gure lurraldeetan eta gorputzetan burujabe izateko, lana eta aberastasuna modu justuan birbanatzeko, eta bazterreko subjektuok, gure aurkako biolentziarik gabe, aske izan ahal izateko".
HIRUKAri dagokionez, bertako emakumeok bat egingo dugu martxoaren 8ko grebagaz. Gizonezko langileek, berriz, batez ere martxoaren 8ko jarraipena egingo dute egun osoz, wegbunetik eta @HirukaEus twitter kontutik.
Uribe Kostan manifestazio bateratua antolatu dute eskualdeko herrietako talde feministek. 12:00etan hasiko da, Erromoko Kultur Etxetik. Horren ostean, 15:00etan bazkari kolektiboa egingo dute Areetako metro-geltokiko plazan, 16:00etan kantutegi feminista eta 17:00etan kontsumo ereduaren salaketa. Hori amaituta, Bilboko manifestaziora abiatzeko deialdia egin dute.
Horrez gain, goizean goizetik egongo dira ekintzak eskualdean, baita aurreko eta ondorengo egunetan ere. Hemen herri bakoitzeko egitaraua (informazioa osatzen gabiltza):
Barrika:
Martxoaren 8an:
- Barrikako Emakumeen Hitza Elkarteak antolatuta:
- 17:30ean elkarretaratzea emakumeen errotondan
Martxoaren 9an:
- Barrikako Emakumeen Hitza Elkarteak antolatuta:
- 10:30ean emakumeen piragua-estropadak Butroeko itsasadarrean
Berango:
Emakumearen Elkarteak antolatuta, Berdintasunaren Aldeko Jaia, Moreaga parkean
Martxoaren 9an:
- 09:00-19:00 Mural-lehiaketa
- 10:00-13:30 Umeentzako tailerrak
- 11:30-12:30 Ume-antzerkia
- 12:30-13:00 Maialen Aulestiari harrera
- 13:00-14:00 Dantza aktiboa
- 14:00-15:00 Bazkalordua (foodtrucks: hanburgesak, saltxitxak, nuggetak...)
- 15:30-17:00 Urko DJ
- 17:00-18:00 Yogilates (ekarri zure estera)
- 18:00-19:00 Emakumearen Elkartearen erakustaldia
- 19:00 Mural-lehiaketaren epaimahai profesionalaren bozketa
- 19:00-20:00 Txokolate-jana
- 19:30-21:30 Dantzaldia
Martxoaren 10ean:
- 10:00 Ibilbidea, Emakumearen Elkartetik hasita
- 12:00 Umeentzako tailerrak. Eskulturaren inaugurazioa (Berangoeta kultur etxeko enparantzan)
- 12:30 Mural-lehiaketaren herri-bozketa
- 13:00 Hanburgesa- eta karolina-banaketa (euro bateko dohaintza solidarioa). Mariatxiak.
Erandio:
Martxoaren 7an:
-Udalak antolatuta:
- 19:00etan umorezko ikuskizuna: "Ovolucionando". Josu Murueta kultur etxean.
Martxoaren 8an:
- Gautxoriak talde feministak antolatuta:
- 08:30ean kotxe-karabana, Astrabuduko metro-geltokiko aparkalekutik
-Udalak antolatuta:
- 17:00etan zine-foruma Josu Murueta kultur etxean.
Martxoaren 13an:
-Udalak antolatuta:
- Ipuin-kontalaria umeentzat: "Pantaila artean". Altzagako liburutegian.
Martxoaren 14an:
-Udalak antolatuta:
- Ipuin-kontalaria umeentzat: "Emakumeak=Kontatzen". Astrabuduko liburutegian.
Getxo:
Martxoaren 8an:
- Haziak Algortako talde feministak antolatuta:
- 08:30ean gosari autogestionatua (Telletxen)
- 09:30ean kalejira eta piketeak (Telletxetik hasita)
- 11:00etan denak elkarregaz Areetara
- Udaletxeak antolatuta:
- "El burdel de la Lola" argazki-erakusketa Romoko Kultur Etxean
Gorliz eta Plentzia:
Martxoaren 8an:
- Sorginen Alabak talde feministak antolatuta:
- 08:00etan emakumeen hitzordua Gorlizko eliz plazan
- 08:45ean manifestazioa Plentziara arte
- 10:00etan ekitaldia Astillero plazan
- 11:20ean denak elkarregaz Areetara
Leioa:
Martxoaren 8an:
- Sutea talde feministak antolatuta:
- 08:30ean pikete informatiboak Sakonetan
- 10:30ean elkarretaratzea Boulevardean
- 11:00etan kazerolada Sakonetan, eta denak elkarrekin Areetara
Lemoiz:
Martxoaren 14an:
- Udaletxeak antolatuta:
- 18:00etan antzerkia Armintzako Kultur Etxean: La mujer cama
- 19:00etan lunch-a Armintzako Kultur Etxean
Sopela:
Martxoaren 8an:
- Aistak talde feministak antolatuta:
- 07:00etan Sopela eta Larrabasterrako metro-geltokietan eskuorri-banaketa
- 09:00etan elkarretaratzea eta gosaria udaletxeko plazan
- 10:00etan kalejira musikatua Sopelatik Larrabasterrako metroraino
- 11:20ean denak elkarregaz Areetara
Martxoaren 9an:
-Itzartu emakume-elkarteak antolatutako Emakumearen Astearen barruan:
- 20:00etan Ele artistaren kontzertua, Kurtzio kultur etxean
Martxoaren 10ean:
-Itzartu emakume-elkarteak antolatutako Emakumearen Astearen barruan:
- 18:00etan Berdintasuna antzezlana, Kurtzio kultur etxean.
Urduliz:
Martxoaren 8an:
- Udaletxeak antolatuta:
- Genero-ikuspegiko zinea Urdulizko Kultur Etxean: Cúanto ellas quieren