Ipuin-kontalari baten saioaren bidez ailegatuko da Zinegoak Jaialdia Uribe Kostara, Aretako eskoletan dagoen Kukupraka ludotekara hain zuzen. Martxoaren 12tik aurrera, berriz, film laburrak emango dituzte Getxoko hainbat aretotan, Kultur Leioako auditoriumean eta Sopelako Kurtzio kultur etxean.
Gure eskualdean dozena bat inguru film labur ikusi ahal izango dira Zinegoaken ekimenari esker, apirilaren 2ra bitartean. Egitarau osoa euren webgunean ikus dezakezue, baita ere HIRUKAren mugikorretarako aplikazioan. Oraindino ez badaukazu, dohainik deskargatzeko aukera daukazu hemen: https://hiruka.eus/uribe-kosta/1533123058546-daborduko-ioserako-dago-hiruka-app-
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!