Sistema horren parte izateak "hutsune afektiboak" sortzen dituela azaldu dute, eta horiek "erosketekin, gure gorputzen apainketekin edota pantalla handiek eskeintzen diguten maitasun ereduarekin" asetzen ditugula: "Betetze sentsazio hori iragankorra da ordea, eta ¬menpeko bihurtzen gaitu. Dena eskuragarri izatearen sentsazioak zapaltzen gaituen sistemarekiko konformismoa bultzatzen du. Gainera, herrietan izan ditzakegun aisialdi eta kontsumo lokalaren aukerak alde batera uztera garamatza herri boterea ahulduz. Berdinak izatera kondenatu nahi gaituzte. Sistema kapitalista heteropatriarkalaren erreprodukziorako eta emakumeonganako zapalkuntza mantentzeko itxura konkretu batean eta funtzio jakin batzuekin behar gaituztelako".