Birziklatzea adibidez, gutxi batzuek egiten zuten zerbait izatetik, eskualde batzuetan herritarren gehiengoak modu naturalean egiten duen zerbait izatera pasatu da. Debagoienan, esaterako, birziklatze-tasa %80tik hurbil dago gaur egun; Gipuzkoan, berriz %57koa da tasa, Europar Batasunak 2020rako zehaztutako %50eko indizea dagoeneko gainditu duela.
Bestalde, OCU erakundean otsailean argitaratutako ikerketa baten emaitzen arabera,espainiar estatuan herritarren %73k arrazoi etikoen arabera edo iraunkortasunari lotuta hartzen dituzte erosketa-erabakiak. Izan ere, birziklatzea bezain garrantzitsua da hondakin gutxiago sortzea.
Denbora gutxian ohiko jarrera bilakatu da erosketetara nork bere poltsa eroatea edota produktu organikoak eta 0 Km-koak erostea. Jarrera aldaketa hori herritarren erabaki kontziente baten emaitza da. Izan ere, OCUren ikerketaren arabera, herritarren %62k uste dute beraien erabakiek mundua eraldatzeko boterea dutela. Erabakiak modu kontzientean hartuta inguratzen gaituen hori babestu dezakegu, eta hala, etorkizuneko belaunaldiei mundu hobeago bat uzteko aukera bermatu.
Laboral Kutxa: zure ingurua zaintzeko aliatua
Ingurunearekiko duzun konpromisoa bermatzen lagundu gura dizu Laboral Kutxak, ingurua zainduz, zure burua eta familiarena zaintzen baitituzu. Horregatik, zure garraioaren ingurumen-inpaktua ahalik eta txikiena izango dela bermatzeko, Laboral Kutxak Kia Soul Elektrikoa (eta ekologikoa) zozketatuko du, autoko edo etxeko aseguruaren aurrekontua egiten dutenen artean.
Gainera, aseguru biak kontratatzea erabakitzen baduzu, 100 euroko deskontua izango duzu. Aseguru bietatik bat kontratatuta ere deskontuak izango dituzu: 50 euroko beherapena auto-asegurua kontratatuz gero eta 20 eurokoa etxeko aseguru bakoitzagaz.