Guztira 2.200 tona fuel-astun zeroatzan ontziak, eta dagoeneko 13,7 eta 9,7 kilometroko orban beltz utzi ditu Bizkaiko golkoan.
SOS Deiak-ek zabaldu duenez, fuel mota hori bereziki kutsagarria da. Mendebaldeko haizea dela eta, hurrengo egunetan Euskal Herriko kostaldeetara hel daiteke marea beltza, azaldu dutenez. Hori dela eta, hondartzetan animaliak agertuz gero 112 zenbakira deitzeko eskatu dute.