Uribe Kostaren aldetik Peru Irastorzak, Oihan Díazek eta Mikel Arratek jardun dute 18 urtera arteko mailan, eta Naroa Torralbak, Unai Mendiburu eta Paule Loizagak 18tik 24ra bitartekoan. 410 puntu lortu dituzte, eta Ezkerraldea/Enkarterri taldeak berriz, 333,5.
Gaur irabazita, Uribe Kostak zuzenean eskuratu du finalerdietan egoteko txartela. Martxoaren 28an (eguena) jokatuk dute hori, goizeko 09:00etati aurrera, bihar Markina-Xemeinen Lea-Artibaik eta Durangaldeak jokatuko den kanporaketaren irabazleen aurka.
Finala apirilaren 3ean (eguaztena) egingo dute, Bilboko BBK aretoan, 18:00etatik aurrera.