Baina horrelako itxurakeria xahutzaileek amorratzen gaituzte, eta ez gara geldirik egongo munduko boteretsuenek gure etxean megaparty bat egiten duten bitartean.
Gizarte-eredu gaixoa inposatzen digute, kontzientzia kolektiboa suntsitzen dute, robotizatzen gaituzte... periferian uzten gaituztelarik. Sistema kapitalistaren kaltetuenak geu gara: kaleko jendea, langile-klasea, errefuxiatuak, migratzaileak, arrazializatuak, emakumeak, aniztasun funtzionala dutenak... Laburbilduz, mundu globalizatu neoliberalarentzat oztopoa garenak. Klase sozialak birrinduko ditugu bizitzak erdigunean jarriko dituen sistema parekide eta justua eraikitzeko.
Horregatik guztiagatik, hainbat esparrutan bezala, duela hiru hilabete Uribe Kostan lantalde bat sortu genuen sentitzen dugun errabia bideratzeko eta indarrak batzeko. Otsailean eta martxoan hiru hitzaldi antolatu ditugu, eta emankorrak izan direla deritzogu. Alde batetik G7a zer den azaldu eta izan duen bilakaera historikoa landu da, eta, bestetik, esperientziak elkarbanatu ditugu kontragailurretan izandako kideekin. Moskeoa eta probokazioa ere gustatu zaizkigu. Hurrengo hitzordua maiatzaren 4an izango da, formakuntza-jardunaldi antikapitalistak antolatzeko.
Ez gaude prest dagoenarekin konformatzeko. Orain arte utopia legez saldu diguten arren, bada inperialismotik eta kapitalismotik kanpo mundua ulertzeko beste modurik, eta horren alde borrokatzera goaz.
Erdu Miarritzera! Adi deialdiei! Antolatu eta borrokatu!