Bizkaiko Foru Aldundiak Uribe Kostako hainbat kirolari proposatu ditu Bizkaia Kirola sarietarako

Ainhoa Bretos 2019ko api. 9a, 10:28
©BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Apirilaren 8an, astelehena, banatu dituzte sariak, "jarduera fisikoa eta kirola sustatu eta bultzatzeko ahalegin berezia egin duten pertsona eta erakundeei".

Bizkaia pilotalekuan egin dute ekitaldia, arratsaldeko 18:00etan. XIV.edizioa izan da aurtengoa, eta sariek zazpi kategoria izan dituzte: taldeko kirola, bakarkako kirola, epaileak, entrenatzaileak, kirol entitateak eta zuzendari edota laguntzaileak.

Bakarkako kirolean, atletismo egokituan lehiatzen den Itxaso Munguira leioaztarrak irabazi du saria. Finalisten artean ere, Uribe Kostako hainbat talde eta kirolari egon da: Sakoneta Taldea, Maddi Otaola Gonzalez (gimnastika erritmikoa) eta Unai Martin Duñabeitia (waterpolo).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun