Gaur egun gure lurraldeetara gehien zabaldu den espezie exotiko inbaditzaileetako bat dela dio Aldundiak. Motots bakoitzak milaka hazi ematen ditu, eta haizeak, urak eta ibilgailuek haziak garraiatzen dituzte alde batetik bestera.
Eremu publikoetatik panpa belarra kenduko dutela iragarri dute, eta aholkularitza eskaintzen diote gura duenari. Lursailen jabe diren partikular zein enpresei dei egin die Aldundiak, eta panpa belarra kentzeko jarraibideak ere argitaratu egin dituzte. Informazio gehiago hemen.