Orain dela 26 urte hasi zen Uribe Kostako AEK Esaera Zaharren Txapelketa antolatzen. Zehazki, bertsoek azaltzen dituzten esaerak zein diren asmatu behar dute lehiaketan izena eman dutenek. Horretarako, ehun atsotitz bildu dituzte zerrenda batean, aurretik ikasi ahal izateko. Izan ere, txapelketan zehar ezin izango dute zerrenda begiratu.
Txapelketan parte hartu ahal izateko, hiru edo lau kidez osatutako taldeak osatu beharra dago. Talde bakoitzak 10 euro ordaindu behar ditu izena ematean, horretarako, apirilaren 29an amaituko da epea. Txapelketak saio bi izango ditu: eguerdian kanporaketak, eta arratsaldean finalak.