Ate irekien jardunaldiak egingo dituzte eskualdeko hainbat ikastetxek maiatzean

Publierreportajea 2019ko api. 26a, 13:56

Matrikulazio-epea zabaltzear dago Batxilergo, Lanbide Heziketa eta haur-eskoletan. Hartara, Uribe Kostako eta inguruko hainbat ikastetxe barrutik ezagutzeko aukera izango da datozen asteetan, ate irekien jardunaldien bitartez.    

2019/20 ikasturtean nerabe eta ume txikiek non ikasiko dute erabakitzeko sasoi heldu da. Hori dela eta, euren instalazioak eta eskaintza ezagutarazteko aukera ematen dute ikastetxe askok, interesa duten pertsona denentzat ate irekien jardunaldiak antolatuz. Hona hemen gidatxo bat:

Altzaga-Erandio Haurreskola: apirilaren 30ean, 17:00etatik 19:00etara. Tfnoa: 944 674 687

Fadura Institutua (Getxo): maiatzaren 21ean zerbitzuen arloari dagokiona, eta maiatzaren 22an industria-arlokoa. Ordutegia ikastetxean bertan kontsultatu (944 069 000).

Lauro ikastola (Loiu): telefonoz galdetu beharra dago (944 710 444)

Artaza-Romo BHI (Getxo): maiatzaren 2an, 18:30ean.

Sopela Haurreskola: Maiatzaren 2, 6, 8 eta 10ean, 10:00etatik 11:00etara. Maiatzaren 8an 16:00etatik 18:00etara ere bai.

Betiko ikastola (Leioa): Matrikulazio-epea urte osoan zabalik. Ikastetxea ikusteko, hitzordua adostu daiteke telefonoz deituta (944 642 364) edo posta elektroniko bidez (info@betikoikastola.eus).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun