"Geuk Esan!" ekimena antolatu dute Uribe Kostako zenbait ikastetxek

Kerman Santiago Alkorta 2019ko mai. 7a, 12:11

Ahozko hizkuntza formalak bizitza errealean duen garrantzia eskuratzea helburu antolatu dute Geuk Esan! proiektua Julio Caro Baroja BHIk, Uribe-Kosta BHIk, Mungia BHIk, Aixerrota BHIk eta San Adrian Institutuak. Jardunaldia Romo Kultur Etxean egingo dute maiatzaren 10ean, 11:30ean.

Gaur egungo ikasleek zer egin dezakete bizi garen mundua hobetzeko? galderari erantzunez ekarpenak egingo dituzte DBH laugarren eta Batxillergoko lehenengo mailako ikasleek lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Horrez gainera, ikasleek interpretatutako hainbat performance antzeztuko dituzte.

"Hau da gure lehen jardunaldia eta ibilbide luze baten hasiera izatea espero dugu", adierazi du Urtza Uranga Uribe-Kosta BHIko irakasleak. Ahozko hizkuntzak ikasgelatan "behar duen papera aldarrikatzeko" balioko duela ere esan digu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun