Bizkaia Saria, txirrindularientzako lehiaketa berria

Iker Rincon Moreno 2019ko mai. 22a, 14:33

Ekainaren 7an, 8an eta 9an jokatuko dute Bizkaia Saria txirrindularitza-lehiaketa Berangon, Erandion eta Mungian. 23 urte azpiko 140 txirrindularik baino gehiagok parte hartuko dute proba horretan, hiru etapatan banatuta.

Elkar Kirolak eta Mungiako Valentin Uriona Txirrindularitza Elkarteak bat egin dute txirrindularitza-lasterketak indartzeko eta kategoria horretan erreferentziazkoak izateko. Hala, ekainaren 7an, barikuan, Berangoko Klasika izango da. 126,7 kilometro eta 1.966 metroko desnibel positiboa izango du proba horrek. Hurrengo egunean, zapatuan, Erandioko Txuma Memoriala izango da, 132 kilometrokoa eta 2.425 metroko desnibela duena. Azkenik, domekan, Agustin Sagasti Memorialean parte hartuko dute txirrindulariek Mungian, 137 kilometrori eta 1.820 metroko desnibelari aurre egiteko.

Denera, 7 txirrindulariko 21 taldek parte hartuko dute Bizkaia Sarian. Antolatzaileek iragarri dutenez, proba bakoitzeko irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du.

Parte hartuko duten taldeak:

  • Aiarabike – Trek - Electroalavesa
  • Aix en Provence (FRA)
  • Arcabuco Team (COL)
  • Baqué – ideus –BH Team
  • Bicicletas Rodríguez – Extremadura
  • Caja Rural – Seguros RGA
  • Dare Bike Development Team (NOR)
  • Eibar Energía Hiria - Debabarrena
  • Eiser Hirumet
  • Esteve Chozas Team
  • GD Supermercados Froiz
  • Ginestar
  • Gomur – Cantabria Infinita
  • Grupo Eulen
  • Inder Envigado CM Benros (COL)
  • Kometa Cycling Team
  • Laboral Kutxa
  • Lizarte
  • Telco’m – Ederlan Oses
  • Tenerife Bike Point – Pizzería Española
  • Zabalgarbi – Photon Team
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun