Programa horretan 17 eta 23 urte arteko gazteek parte hartu dezakete. Aurreko edizioetan bezala, udalek 100 eta 150 euro arteko diru-laguntza ematen segituko dute azterketa teorikoa egiten duten gazteei. Getxon eta Erandion, gainera, 100 euroko txartelak zozkatuko dituzte gasolina erosteko eta Sopelan 50 euroko laguntza jasoko dute lehenengo proba praktikoa egin ahal izateko, azterketa praktikoa euskaraz egiten baldin badute.