Goizeko 10:00etatim arratsaldeko 14:30era, irratsaio laburrak, elkarrizketak, antzerki sketch-ak, lehiaketak, mahai-inguruak, bertsoak eta zuzeneko musika izango dira Albiako lorategian, Bilbo Hiria Irratiak egoitza duen lekutik oso hurbil.
HIRUKA ere han izango da. Hilabetero bezala, aldizkariko eduki garrantzitsuenen berri emateko baliatuko dugu Bilbo Hiriaren mikrofonoa; oraingoan, gainera, euskarazko herri-komunikabide txikien egoeraz hausnartuko dugu, beste gonbidatu batzuekaz batera.
Ospakizunari aldarrikapena gehitu gura izan diote irratiko arduradunek. Izan ere, eskubidez dagokion baina ukatu egin zaion lizentzia zor zaiola gogoratzeko baliatu gura du ekitaldia Bilboko euskal irratiak.