Ikasle Eguna egingo dute zapatuan Txorimalo gaztetxean

Erredakzioa 2019ko eka. 7a, 14:47
Txorimalo gaztetxean egingo dute jaialdia.

"Dagokiguna borrokatu!" leloaren pean, Uribe Kostako Ikasle Eguna egingo dute bihar, zapatuan, Getxoko Txorimalo gaztetxean. Eguerdiko 13:00etan jarri dute hitzordua Bidezabaleko metroaren ondoan, gune autogestionatura igotzeko.

Egitaraua:

  • 13:00 Hitzordua Bidezabalen.
  • 13:30 Ikasturteko balorazioa.
  • 14:00 Tailerra.
  • 15:00 Bazkaria, tiketa 4 euroan (bazkaria eta kontzertuak barne).
  • 16:30 Bingo musikatua, sariak egongo dira.
  • 17:30 Kontzertu akustikoa.
  • 18:30 Karaokea.
  • 20:00 Kontzertuak, 2 euro.
  • 00:00 DJ PD.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun