KAE 1 eta 2 Ligak hasiko dira aste-akabu honetan, San Juanen eta Erandion

Iker Rincon Moreno 2019ko eka. 13a, 09:34
Estropada bat, artxiboko irudian.

Aste-akabu honetan hasiera emango diote aurtengo traineruen denboraldiari. Kantauriko Arraun Elkarteen (KAE) 1 Ligako lehenengo estropadak ekainaren 15ean eta 16an jokatuko dira, biak San Juanen. KAE 2 Ligak, aldiz, Erandioko uretan emango dio hasiera txapelketari; azkenengo horretan 11 talde arituko dira aurten, tartean, Getxo.

KAE 2 Liga hirugarren kategoriakoa da eta, denera, 13 estropada izango ditu aurten. Lehenengoa Erandion izango da, 17:00etan; azkena, aldiz, Colindresen (Kantabria), abuztuaren 24an. Abuztuaren 25ean eta 31n igoerarako, edo iraunkortasunerako (oraindino ez dago zehaztuta), play offa jokatuko dute.

Liga horretan 11 taldek parte hartuko dute aurten, iaz baino bat gutxiago: Getxo, Bermeo, Elantxobe, Portu-Deusto, Portugalete, Castreña, AN Castro, Mutriku, Hondarribia B, Orio B eta San Juan B.

 

 




Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun