Barrikako, Gorlizko eta Plentziako kostaldeak garbitzeko saioak antolatu zituen GoazenUp elkarteak ekainaren 7an, 8an eta 9an, hurrenez hurren. Denera, 700 pertsona batu zituzten zeregin horretarako, eta ia hiru tona zabor eta plastiko-hondakin biltzea lortu zuten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!