Leku bitan hartu ditizte laginak: Plentziako Itsas Estazioaren parean eta Getxoko Kirol Portuaren inguruan. "Egun bakarrean mikroorganismoak ezaugarritzeko egindako ahaleginik handienaren beste edizio bat da", azaldu Ibon Cancio Itsas Estazioko kide eta EHUko ikertzaileak. 2014 eta 2015ean egin zen lehen aldiz, eta oraingo honetan, 200 estazio baino gehiagok jardun dute laginak batzen.
"Azpiegitura batek koordinatuz gero, jarduerak urte luzez iraungo duela bermatu ahal izango da, itsasoko ekosistemen bilakaera hobeto ezaugarritzeko eta jarraitzeko. Aurtengo kanpainak itsasoko dibertsitatearen behatoki genomikoak ezartzen lagunduko du”, azaldu du Canciok.