Egunean Behin Android zein iOS mugikorretarako joko bat da. Egunero-egunero, hamar galderako sorta bati erantzun behar zaio, eta astea amaitzean puntuaziorik altuena duenak saria irabazten du. Puntuazio hori emandako erantzun zuzenen eta erantzuteko behar izandako denboraren araberakoa izaten da.
Aste honetan, saria lagun birentzako hidroterapia-zirkuitua da, udako oporrak lasai-lasai hasteko. Saria Ttap aldizkariak ematen du. Ttap Euskal Herriko eta Kataluniako hainbat hedabideren artean sortutako aldizkari digitala da, gailu mugikorretik irakurri, ikusi, ukitu eta entzuteko pentsatutakoa.
Oraindik ezagutzen ez badituzue, deskargatu oraintxe aplikazio biak eta gozatu! Euskarazko entretenimendu digitalaren erakusgarri bikainak dira biak ere!
Egunean Behin, info gehiago: https://www.codesyntax.com/eu/bloga/egunean-behin
Ttap aldizkaria, deskarga: https://labur.eus/ttap