Abuztuaren 17an eta 18an izango dira aurten ere Santimamiko jaiak. Hala ere, adin eta gustu denentzako ekitaldiak hartuko dituzte, hala nola kontzertuak, herri-bazkaria, umeentzako jolasak, igel- eta txinbera-txapelketak eta luncha.
Jaiak desagertzeko arriskuan egon ziren orain dela hiru urte, aurreko jai-batzordeko azken kideek ardura utzi behar izan zuten eta. Hala ere, hori gertatu ezin zitekeelakoan, auzoko lau pertsona batu eta eginkizun horri heldu zioten, gaur arte. Azaldu digutenez, auzoko izaera berreskuratzea lortu dute eta, are gehiago, inguruko gaztetxoenak jai horien inguruan interesa agertzen hasi dira apurka-apurka.