Kontratazioak Uribe Kostako Behargintzak egingo ditu, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak martxan jarritako programaren bitartez: Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzak. Ekintza horren xedea Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz) erroldatuta dauden langabeen lanbideratzea da, eta hautaketa Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zuzendariak 2018ko otsailaren 28an emandako ebazpenean ezartzen diren irizpideen arabera egingo da.
Programa horretan parte hartu ahal izateko, hautagaiek hainbat irizpide bete beharko dituzte. Hala, Lanbiden “eskatutako lanbidetan” derrigorrez agertu beharko da herri lanetarako peoia. Curriculumean aldaketak egiteko azken eguna irailaren 15a izango da.
Lanbideko curriculumean aldaketak egin behar izanez gero, Uribe Kostako Behargintzan, Berangon Karabiazpi 1 kalean, eta norberari dagokion Lanbideko bulegoan egin ahal izango da (Gorliz, Lemoiz eta Plentziako herritarrek Mungiako bulegora joan beharko dute; Barrika, Berango, Sopela eta Urdulizkoek, aldiz, Getxoko bulegora).