Zazpi ikastaro eskainiko dituzte, denak doakoak, ortuagaz, ekologiagaz eta kontsumo arduratsuagaz zerikusia dutenak. Hauek izango dira ikastaroak:
- Hainbat zereal ezagutzea: hazitik hasita, ehoketatik jarraitu, sukaldean dituen aukeretaraino (5 ordu)
- Zelan egin artisau-ogia ore ama erabiliz (6 ordu)
- Errezeta dibertigarriak, umeek gustura eta osasungarri jan dezaten (euskaraz, gurasoentzat) (3 ordu)
- Gastrobioaniztasuna: bertoko barietateak eta tradiziozko erabilerak (6 ordu)
- Zelan egin etxeko jogurta (euskaraz) (ordu 2)
- Hemen ez da ezer botatzen! Aprobetxamenduko sukaldaritza (12 ordu)
- Zelan egin barazki-kontserbak: bete zure jakitokia kalitatezko produktuak erabiliz (12 ordu)
Izena emateko, 94 676 28 72 telefonoz-zenbakira deitu, ikastaroak@uribekosta.eus helbidera idatzi edo Mankomunitatearen egoitzara (Gatzarriñe 4, Larrabasterra, Sopela) joan edo posta arruntez idatzi beharra dago. Eskari-kopurua handiagoa bada plaza-kopurua baino, zozketaz erabakiko da nork egin dezakeen ikastaroa. Urriaren 4an jakinaraziko da parte-hartzaileen zerrenda. Ezinbestekoa da Uribe Kostako Mankomunitateko zazpi udaletako batean erroldatuta egitea: Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela edo Urduliz.
Informazio gehiago: http://www.uribekosta.eus/eu-ES/Iraunkortasuna/Orrialdeak/Eko_Cursos.aspx