Herri-proban 800 bat lagunek parte hartuko dutela aurreikusten da lehiatuko diren hiru modalitateetan: triatloi olinpikoa (1.500 metro igeri, 40 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrika); sprint (750 metro igeri, 20 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika); eta super sprint (300 metro igeri, 10 kilometro bizikletan eta 2,5 kilometro korrika).
Igeriketa-zirkuitua Ereagako hondartzan egongo da. Ondoren, txirrindularitza-proba Arriluze eta Erandio lotuko dituen zirkuituan garatuko da, eta, azkenik, oinezko lasterketa Kirol Portuaren sarrera eta Txurrukako kaiaren artean.
Trafikoan eraginak
Domekan, 08:00etatik 13:00etara, ibilgailuen zirkulazioa itxiko da Ereagako hondartzara Arriluzetik joateko errepidean, eta bi errei jarriko dira Ereagako jaitsiera kalean. Zugatzarte etorbidean, 08:30etik 11:30era, soilik Algortarako norabideko erreia erabili ahal izango da lehiaketako eremutik irten ahal izateko, La Avanzadako errepidetik barrena. Horrez gainera, Zugatzarte etorbide, Eduardo Coste eta Areetako kaiko pasealekuaren arteko aldean aparkatutako ibilgailu guztiak ezin izango dira mugitu 08:30etik 11:30era bitartean.