Negozioa sortzeko kontuan hartu beharreko gakoak

Publierreportajea 2019ko ira. 24a, 12:28

Ideia on bat baino gehiago behar da negozio bat sortzeko. Ezinbestekoa da aholkulari on bat.

Ekintzailetza bokazio-kontua da, gero eta gehiago. Urtetik urtera, gero eta gehiago dira beren ekintzailetzari hegoak ipini eta negozioa sortzera animatzen diren pertsonak, batez ere 35 urtera bitarteko gazteen artean.

Baina, hainbat pauso eman beharko dituzu, ekiten hasi aurretik edo aspalditik buruan darabilzun negozio-ideia hori lantzen hasi aurretik. Ez da nahikoa ideia on bat izatea; ideia hori errentagarri bihurtzea da helburua.

Horretarako, oso garrantzitsua da zenbait gaitan aholkatuko zaituen norbait izatea; alegia, hain jantzita ez gauden eta negozioa sortzeko funtsezkoak diren horietan: oinarrizko enpresa-legerian, finantzaketa-kontuetan, kudeaketan, konfiantza emango dizun talde on bat sortzen, diru-laguntzetan… Horiek guztiak beharrezkoak dira zure ideia negozio bihurtzeko prozesuan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun