Martxan da aurten ere Uribe Kostako Berbalagun egitasmoa eta bertan parte hartu gura duenak zabalik dauka daborduko izena emateko epea. Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak biltzen dituen udalerrietan euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta ez dutenak elkartzea da asmoa, gure hizkuntza praktikatzeko, hobetzeko eta plazara ateratzeko.
Ekimen horretan, talde txikiak osatuko dituzte, euskaldun zaharrak eta berriak nahastuta. Astean zehar geratzea adostuko da hasieran: taldekideek beraiek, aukeratuko dute non eta noiz gelditu. Horrez gainera, berbalagunak bilduko dituzten ekintzak ere egongo dira: irteerak, afariak…modu honetan, euskararen harreman sareak gehiago zabalduz.
Izena eman gura dutenek fitxa bete eta emailez bidali beharko dute helbide honetara: ukberbalaguna@gmail.com. On line bidez egiteko aukera ere egongo da: labur.eus/ukberbalaguna helbidearen bitartez; baita fitxa Uribe Kostako Mankomunitateko euskara zerbitzura (Zabalbide, 6 behea, Sopela; ordutegia: 09:00-14:00) zuzenean eramanda.