Kalean askotan entzun ohi da pertsona migratzaile "gehiegi" dagoela inguruotan. Baina, benetan hala da? Eustatek emandako datuen arabera, kanpoko jatorria dutenen zenbatekoa ez da % 10 baino gehiagora heltzen gurean, eta herri txikietan kopuru hori askoz ere txikiagoa da, % 5 ingurukoa. Eta, nongoak dira gurera datozen gizon-emakumeak? Denetarik aurki daiteke, mundu osotik etorritakoak baititugu gure artean; baina denetan populazio handiena osatzen dutenak Hego Amerikatik heldutakoak dira. Ondoren Europan jatorria dutenak daude, eta gutxiena Afrikakoak; Magrebtarrak eta Saharaz azpikoak, hain zuzen ere.
Pertsona migratzaileen joan-etorria gurean ere gorabeheratsua da urtez urte. 2001etik 2007ra bitartean nabarmen gora egin zuten migrazioak gurera; urte horretatik gaur egunera arte, ordea, etortzen direnen zenbatekoak mantendu edo behera egin du kasu askotan. Zergatik? Erantzuna hurrengo atalerako utziko dugu.