Emakumezkoen kirolaren inguruan hausnartuko dute eguenean Urdulizen

Erredakzioa 2019ko urr. 8a, 13:09

Emakundek bultzatutako XVI. Berdintasunerako Gunea proiektuagaz bat eginda, emakumezkoen kirolari buruzko jardunaldia egingo dute eguenean, hilaren 10ean, Urdulizen, Emakumezko kirola: gaur egungo egoera eta erronkak izenpean

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen gazteria sailak Emakundek bultzatutako XVI. Berdintasunerako Gunea ekarriko du eskualdera. Hala, emakumezkoen kirolari eta eskualdeko kirolariei buruzko jardunaldia egingo dute eguenean, urriaren 10ean. Saioa Urdulizko kultur etxeko atrioan izango da, arrastian, 16:00etatik 20:30era.

Besteak beste, hurrengoek parte hartuko dute:

  • Ainhoa Azurmendi, Psikologian doktoratua, emakumezko kirolean gertatutako eragozpen zehatz batzuetan datzan tesiagaz, eta aholkulari pribatua emakumezko kirol arloan.
  • Urdulizko eskubaloi taldea.
  • Peñatxuri surf taldea.
  • Ugeraga kirol Elkartea.
  • Sopelako Kurene pilota Elkartea.
  • Barrikako piragua taldea.
  • Andrea Egozkue (Eskubaloi esukadiko selekzioa).
  • Andere Legina (Emakumezko Athleticeko atezaina).
  • Itzi Ansolena  (2018ko Sokatira urrezko domina Txinan).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun