Denera, ia 100 urteko espetxe zigorrak ezarri dizkie Espainiako Auzitegi Gorenak 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren harira epaitutako buruzagi katalan independentistei. Matxinada delitua baztertu arren, sedizioa leporatu diete zigortutakoei. Hiru auzipetu ez dira espetxean sartuko; hiruoi desobedientzia delitua egotzi diete eta 2.000 euroko isuna ordaindu beharko du bakoitzak. Era berean, urte eta zortzi hilabeteko inhabilitazioa ezarri diete azken horiei.
Mobilizazioak
Euskal Herrian gaur arrastirako deitu ditu Gure Eskuk elkarretaratze zaratatsuak; era berean, zapatuan arrastian manifestazioa egingo dute Donostian. Ernai gazte antolakundeak, bere aldetik, eguenerako deitu ditu mobilizazioak hiriburuetan.
Getxon eta Erandion ere elkarretaratzeak egingo dituzte: Algortako Telletxe plazan (19:30ean), Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan (19:30ean), Astrabuduko Josu Murueta plazan (20:15ean) eta Erandioko udaletxearen aurrean (20:00etan).
Gainontzeko herrietan ere baliteke mobilizazioak egotea, adi deialdiei.
Sententzia, osorik:
Sentencia del Tribunal Supr... by eldiario.es on Scribd