Elebidek, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzuak, gure eskualdeko udaletan jasotako sei kexa aipatu ditu 2018. urteari dagokion jarduera-txostenean. Horietako bina Getxo eta Sopelari dagozkie, eta bana Berango eta Urdulizi. Mapa interaktibo honetan ikus dezakezue zeintzuk izan ziren kexen arrazoiak udal bakoitzean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!