Hondakinak prebenitzeko Aste Europarraren baitan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak eskualdeko hondakinen gaikako bilketa areagotzeko helburua duen kontzientziazio-kanpaina bat antolatu du.
Gaur egun, espainiar Estatuko eta eskualdeko araudiek ezarritako birziklatze helburuetatik urrun gaude; hori dela eta, Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak (Ekogunek) hondakinen bereizketa jatorrian modu egokian egitea eta hondakinak edukiontzi egokian sartzea bultzatu gura du.
"Eguneroko bizitzan gure etxeetan sortzen ditugun hondakinei buruzko zalantzak sortzen zaizkigu askotan, batez ere, hondakinak ze edukiontzi motatan bota behar diren", ohartarazi dute ekimenaren antolatzaileek. Zalantza horiek argitzeko hezitzaileak Birziklatu zalantzarik gabe izeneko eskuorria banatuko dute. Horretan, berbarako, CDak, DVDak eta jostailuak plastikozko ontzien edukiontzi horira bota behar ez direla argitzen da, edo brikak ez direla edukiontzi urdinera botatzen, baizik eta horira.
Era berean, organikoaren gaikako bilketarako sisteman (edukiontzi marroia) izena eman gura izanez gero, dagokion udaletxera jo behar dela jakinarazi dute. "Etxeko hondakin organikoen banaketa premiazkoa da, gaikako bilketako helburuak lortu ahal izateko", ohartarazi dutenez.
Hori dela eta, Uribe Kostako herritarrek kanpaina honetan parte hartzeko deia egin dute Mankomunitatetik, "eguneroko ohiturak aldatzen joateko eta gure etxeetan sortzen ditugun hondakinak jatorrian bereizteko. Legeria betetzeaz gain, mundu hobe eta osasuntsuagoa izango dugulako".
Egutegia:
ASTELEHENA |
MARTITZENA |
EGUAZTENA |
EGUENA |
BARIKUA |
|
18 |
19 |
20 |
21 |
22 |
|
GOIZEZ 9:30-12:30 |
PLENTZIA Erribera-Astillero |
BERANGO Sabino Arana |
BERANGO Basotxu-Axgane-Santa Ana |
SOPELA Udaletxeko aldea |
SOPELA Sopelmar |
PLENTZIA Portua |
BERANGO Lantzarte |
GORLIZ Itsasbide |
SOPELA Lizarre |
||
ARRASTIZ 17:30-20:30 |
BARRIKA Goierri Auzoa |
URDULIZ Udaletxea |
GORLIZ Tribiñu |
SOPELA Gernika kalea |
|
LEMOIZ Armintza |
URDULIZ Iparralde |
GORLIZ Gaminiz Auzoa |
SOPELA Larrabasterra |
|