Uribe Kostako Mankomunitateak antolatzen duen topaketaren goiburua Norantz goaz emakume-mugimendu bezala? izango da aurten. Manifestua irakurriko dute lehenik, eta ondoren, 10:30ean, Irantzu Varela Faktoria Lilaren sortzaileak berbaldia eskainiko du: Atzerapausorik ez konkistatuko eskubideekin.
Ostean, lantaldeak antolatuko dira eta ondorioak partekatuko dituzte, itxiera-ekitaldi ofiziala eta familia-argazkia egin aurretik, 13:00ak aldera.