Komunitate inklusiboa eraikitzen jarraitzeko Maratoi Solidarioa antolatu du domeka honetarako, hilaren 15erako, Amesten Elkarteak. Saioa Leioako EHUko campuseko kiroldegian izango da, 10:00etatik 14:00etara. Bertan izango diren saioak doakoak eta libreak izango dira, baina sarreragatik ekarpen solidarioa egin ahal izango da, antolatzaileek gogoratu dutenez. Hala ere, "ciclo" klasean parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, 944 316 774 telefono zenbakira deituta.
Kirol klaseez gainera, pintxoak, musika eta giro ezin hobea egongo da; era berean, urtarrilaren 16an zozkatuko duten saskia irabazteko txarteltxoak salduko dituzte.