Hilabetekariari dagokionez, urtarrilaren 15ean argitaratuko dugu 2020ko lehenengoa, eta hortik aurrera, otsailetik hasita, hilabeteroko lehenengo edo bigarren eguaztenean kaleratuko dugu zenbaki bat, abuztuan izan ezik.
Gure aldetik, jai-egun hauek eta urte-aldaketa ondo baino hobeto igaro ditzazuela opatzea baino ez zaigu falta. Datorren astean indarberrituta bueltatuko gara, HIRUKAren abentura zoragarrian murgiltzera ostera ere. Gogoratu: prentsa euskaraz, pentsa euskaraz!