U30 greba orokorra

"Pentsio, lan eta bizitza duinaren alde, greba orokorra"

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartan bilduta dauden sindikatuek (ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru, EHNE eta Etxalde) urtarrilaren 30ean Hego Euskal Herrian greba orokorrerako deialdia egin dute, egun horretan "jauzi bat" emateko asmoz. Horren harira, pentsio, lan eta bizitza duinaren alde egiteko asmoz, mobilizazio horretan parte hartzeko deia egin dute Algortan.

Irakurritako oharraren transkripzioa:

Urtarrilaren 30erako Greba Orokorra deitu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Euskal sindikatuok eta eragile sozial ugarik osatzen dugu Karta Soziala, eta Algortan ere, duela hilabete elkartzen hasi ginen, greba orokorra herrian bertan antolatzeko.

Pentsiodunen mugimenduaren deiari erantzunez antolatu dugu Greba Orokor hau. Kalean etengabe mobilizazio indartsuak egiten bi urte eman eta gero, jauzi kualitatibo bat emateko beharra planteatu du mugimenduak, borroka justu horren alde beste kolektibo batzuk gehituz.

Izan ere, bankaren interesen alde ala pentsio publikoen alde lerratzeaz ari gara. Patronalaren etekinak ala langileon eskubideak. Kapitala ala Bizitza. Horixe da jokoan dagoena, eta, zorionez, gero eta indartsuagoak gara pentsio publikoen, langileon eskubideen, eta bizitza erdigunean jarriko duen eredu baten alde gaudenak. Greba feministek edota pentsiodunen mugimenduak, aldaketa sozialerako ekarpena egin dute azken urte hauetan. Borroka sindikalak ere ugaritzen ari dira.

Gazteon mobilizazioek, era berean, gure bizitzen prekarizazio prozesua eteteko eta ukatzen dizkiguten eskubideak berreskuratzeko borrokarako prest gaudela erakutsi dute. Gazteoi oraina lokaztu eta etorkizuna lapurtu nahi dizkigute, eta ez gaude hori onartzeko prest. Kontraturik gabeko lanaldiak, praktikaldiko kontratuak, soldata baxuak, miseria. Hori da sistema kapitalistak eskaintzen diguna. Eta langile klase otzana lortzeko, ikasle otzanak sortzen dituen hezkuntza sistema. Ba ozen diogu: ikasle eta gazteok grebaren lehen lerroan egongo gara, oraina aldatzeko eta etorkizun justu bat eraikitzeko. Daukagun erantzukizunaz jabeturik, kolektibo guztiekin batera antolaturiko ekimenetan parte hartzeaz gain, espazio propioak antolatzera goaz. Eta beraz, hurrengo astearteko greba asanblada orokorrean egoteaz gain, datorren astelehenean deitua dugu grebarako gazte asanblada.

Beraz, argi daukagu, urrats berria emateko unea da: urtarrilaren 30ean, pentsio, lan eta bizi duinaren aldeko Greba Orokorra.

Baina Greba Orokor honen helburua ez da soilik pentsio edo lan erreforma jakin bati erantzuna ematea. Greba hau haratago doa: azken hamarkadan ezarritako lan eta bizi baldintzen prekarizazio prozesua geldiarazi eta euskal herritarron eskubideen aldeko bideari ekiteko mugarria da urtarrilaren 30eko greba. Patronalaren aurrean langileon agenda indartzea, instituzioetan egiten ari diren politika publikoak aldatzea eta geure bizitzen gainean erabakitzeko eskubidea geureganatzea da bide horren helburua.

Eta Algortan, kontsumo eredu arduratsu baten aldeko kanpaina gehituko diogu aldarri guzti hauei. Izan ere, gurean komertzioak duen garrantzia ukaezina da. Herriko dendek ematen diete bizitza gure kaleei, lotarako herri soila bilakatzea ekidinez.

Y es que Algorta, Getxo entero, y cualquier pueblo, serían desiertos sin sus tenderos y tenderas, sin la vida que nos da el comercio local. Es por ello que quienes nos hemos puesto en marcha para organizar la huelga en Algorta, pretendemos poner en duda el modelo de comercio que se impulsa desde las instituciones, y pretendemos también concienciar a los y las trabajadoras, a nosotras mismas, de que lo que tanto sudor nos cuesta conseguir, es mejor dejarlo en el pueblo, en el pequeño comercio, y no regalárselo a grandes superficies que desertifican nuestros pueblos y precarizan a nuestra juventud.

Y de la misma manera que no nos olvidamos del pequeño comercio, no nos olvidamos tampoco del sector de cuidados. En Getxo este sector supone una parte importante de las personas que trabajan en este municipio. Personas, por no decir directamente mujeres migradas. Y es que quienes cuidan de nuestras familias, son mujeres que, en muchos casos, tuvieron que dejar las suyas atrás. Buscamos, mediante esta huelga, y siguiendo el ejemplo de la pasada huelga feminista del 8 de marzo, poner el tema de los cuidados en el centro. Sin cuidados no hay vida, y sin vida, no hay nada. A este respecto, lo que no haga uno mismo, lo tiene que hacer otra, y es que es impensable dejar de sostener la vida, dejar de cuidar a quienes nos rodean y a quienes más queremos. Pero, teniendo la importancia que tiene, el valor que se le da es irrisorio. Precariedad, internamiento, descansos inexistentes, e incluso trabajar hasta morir. Estas son las condiciones en las que nos obligan a trabajar. Y hablamos de Algorta, de Getxo, no de un lugar lejano. Aunque no se vea, o aunque no lo queramos ver, es una realidad sangrante que nos rodea. Por ello, pretendemos que el 30 de enero, al igual que lo fue el 8 de marzo, suponga un punto de inflexión, un cambio de paradigma en lo que a los cuidados se refiere.

Es hora de recuperar lo que nos han quitado en los últimos años de recortes, y además avanzar en la dirección que planteamos en la Tabla Reivindicativa que hemos acordado. Queremos unas pensiones, unas condiciones laborales y una vida dignas. Y eso son pensiones mínimas de 1080€, sueldo mínimo de 1200€ y jornada laboral de 35 horas semanales, acabar con la brecha salarial, creación de un marco propio de relaciones laborales, garantizar el derecho de acceso a una vivienda en condiciones y el disfrute de servicios sociales públicos, universales y gratuitos. Estamos en nuestro derecho y vamos a seguir luchando por ello, confrontando la lógica del sistema económico y social, que es capitalista, neoliberal, patriarcal y depredadora del planeta. Es necesario movilizarse, juntos y juntas haremos posible el cambio; sabemos que si no hay presión, ni la patronal ni las instituciones van a ceder a nuestras demandas.

Horregatik, urtarrilaren 30ean kaleak hartzera goaz!

Zuregatik, gu guztiongatik. Guregatik eta datozenengatik.