Atzo irakurritako oharra, oso-osorik
Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak bi urte daramatza pentsio duinen alde astero mobilizatzen; pentsioen aferaz gain, euren aldarrietatik haratago planto egiteko beharra ikusi dute: lan, pentsio eta bizitza duinak aldarrikatzeko momentua da.
Prekarietatearekin amaitu eta lan baldintzak duintzeko neurriak hartzeko beharra dago; lanaldia 35 ordura jaistea, 1.200 euroko gutxieneko soldata ezartzea, soldata-arrakala amaitzea, azpikontratazioetan enplegua, lan-baldintzak bermatzea, eta abar. Egun ukatuak diren eskubide sozialak aitortzea; alokairu sozialeko etxebizitzak eskuragai izatea edota menpekotasun egoera guztiei erantzun egokia ematea, zerbitzu sozialen sistema publiko, unibertsal, doakoaren bidez, eta abar. Bizitza erdigunean jarriko dugunez, ezinbestekoa da zaintza lanak ikusarazi, duindu eta bermatzea.
Badakigu Plentzian eta Gorlizen ez garela txarto bizi, baina zenbati kostatzen zaigu hilabete bukaerara heltzea? Zenbat gara langile prekarizatuak? Zenbat emakumek bere lankide gizonek baino askoz gutxiago kobratzen dute? Zenbat emakumek egiten ditugu zaintza lanak? Zenbat komertzio ixteko zorian ditugu gure herrietan? Eta zenbatek itxi dute? Zenbatek ez dute bizitza duin bat? Hau guztiagatik, Plentzian eta Gorlizen ere hamaika arrazoi ditugu grebara joateko.
FEMINISMOA:
Egindako bi greba feministek irakaspen handiak utzi dizkigute eta greba honetan aldarrikatzen diren sektore desberdinetan emakumeok* ondo dakigu zer den emakume* izateagatik zapalduak izatea, izan pentsioetan, lan eremuan edo zaintza lanen banaketan.
Ondo dakigu zer den bizitzaren eta lan esparruaren prekarizazioa, guk izan ditugulako lanaldi murriztu inposatuak, soldata baxuenak, bat-batekotasun tasa handiak eta errekonozimendu baxuenak. Lan merkatu patriarkal eta matxista honi gainera, konpondu gabeko zaintza lanen arazo estrukturala gehitzen zaio. Gure gain jarraitzen dute ordaindu gabeko zaintza lanek. Aitortu gabe jarraitzen duten bitartean, ez da sistema justurik egongo. Beharrezkoa da lanaren kontzeptu klasikoa eraldatzen hastea. Bizitza osoa seme alabak zaintzen egon den emakume* baten pentsioa zein izango da bestela? Gaur egungo sistema irauli beharra dago.
Euskal Herriko mugimendu feministak bizitzak erdigunean jarriko ditu, indarkeriari, berdintasun ezari, prekarizazioari, sexualitate eredu hegemonikoei, lanen sexuaren araberako banaketari, kontsumo ereduari, familia patriarkalari, jakintzaren hierarkiari, arrazakeriari, edertasun kanonari eta zapalkuntza guztiei aurre egiteko. Heteropatriarkatu kapitalista, kolonialistaren bazterretatik indartsu gatozenen aldarrikapenak ondorengoak dira:
- BIZITZA PREKARIORIK EZ!
- INDARKERIA MATXISTARIK ETA HETEROARAURIK GABEKO BIZITZA ANITZAK!
- ARRAZAKERIARIK ETA GERRARIK GABEKO BIZITZAK!
- KOLONIALISMOAREN AURREAN GURE GORPUTZA, LURRALDEA ETA LURRA DEFENDA DITZAGUN!
Azken urteetako M8a, abortuaren aldeko mobilizazioetan, indarkeria matxistaren aurka… feministok greba honetan ere badugulako asko esateko. Greba Orokorra feminista izango da edo ez da ezer aldatuko!! Hamaika dira U30ean kalean egoteko ditugun arrazoiak eta badakigu zein den zapaltzen gaituena iraultzeko dugun alternatiba: borrokan jarraitzea.
GAZTE ALDARRIKAPENA:
Diferentes problemas nos preocupan a la juventud vasca, y a la vez nos unen para participar en la huelga general del 30 de Enero, la precariedad juvenil, el paro, trabajos a media jornada para poder compaginarlo con los estudios, clases particulares entre semana y trabajar en el bar los fines de semana. Trabajos precarios, mal pagados, con los que te sacas un dinerillo pero piensas que es algo temporal, que pronto te dedicarás a lo que te gusta y a lo que quieres ser. Pero ese pronto cada vez se alarga más y seguimos estancadas en trabajos que nos dan lo justo para sobrevivir.
Euskal gazteriari dei egin nahi diogu, Gorliz eta Plentzioako gazteei barne, greban parte hartzeko. Alba, Asier, Maider, Pello… ez zaituzte norbanako bezala zapaltzen, ez zaizue bakarrik zuei gertatzen y no es lo que hay. Kapitalismoak erabiltzen gaitu eta prekarizatzen gaitu aberastasuna eta etekina ateratzen dutelako. Nahikoa da. Borrokatzea dagokigu, etorkizun duin baten alde gazteria ere greba orokorraren lehen lerrora!!
PENTSIONISTAK:
Exigimos un reparto equitativo de la riqueza que permita a todas las personas acceder a una pensión pública digna, justa y suficiente, un empleo de calidad y una vida digna.
Tras dos años de promesas ni una sóla de nuestras reivindicaciones está asegurada. Ni el gobierno del Estado, ni los gobiernos de la CAV y Navarra han tomado las decisiones que les hemos exigido para garantizar el sistema público de pensiones y unas pensiones públicas dignas y no tenemos garantías de que el nuevo gobierno del Estado lo vaya a hacer.
Las reformas de pensiones de 2011 y 2013 que están reduciendo las pensiones y las reformas laborales de 2010 y 2012 que han multiplicado la precariedad y la pobreza salarial están en vigor; el Pacto de Toledo y el diálogo social en Madrid al los que el nuevo gobierno confía sus políticas han sido instrumentos contrarios a nuestros intereses y nada nos induce a pensar que van a dejar de serlo.
Nuestra garantía es la movilización; aquí y ahora exigimos hechos y tomar nuestras propias decisiones para garantizar los derechos de las personas pensionistas de Euskal Herria.
Ya no caben coartadas ni excusas de que estando en funciones no se podían tomar medidas sobre las pensiones, las condiciones laborales y derechos sociales. Al nuevo gobierno le toca sin más dilación aplicar lo que ha prometido, concretar lo que ha dejado en la ambigüedad y abordar de frente la respuesta al conjunto de las necesidades de las y los pensionistas.
Entramos en el tercer año de movilizaciones. No vamos a parar. Seguiremos con las concentraciones de los lunes y otras iniciativas. Y el 30 de enero, junto a sindicatos, colectivos de mujeres, jóvenes estudiantes o en precario... el movimiento de pensionistas vasco vamos a colaborar y apoyar con todas nuestras fuerzas la huelga y la movilización general de ese día.
Garaia da kendu diguten guztia berreskuratzeko, eta adostu dugun Aldarrikapen Taularen norabidean aurrera egiteko. Pentsio, lan-baldintza eta bizitza duinak nahi ditugu. Eskubidea dugu eta lortu arte borrokan jarraituko dugu, planeta suntsitzen ari den sistema ekonomiko eta sozial kapitalista, neoliberal, patriarkal honek ezartzen duen logikaren aurka. Mobiliza gaitezen, beharrezkoa da, nahi dugun aldaketa denon artean bideratzeko; badakigu presioa egitea beharrezkoa dela patronalak eta instituzioek gure eskakizunen aurrean amore eman dezaten.
Baieztatu eta erakutsiko dugu Plentzia eta Gorliz antolatzen garen herriak garela, herri mugimenduaren eskaintza zabala dela, eta zabaltasun horretan sareak sortzeko gai garela. Urtarrilak 30ean herriko kaleetan egongo gara, bidegurutze ertzetan, banketxeen aurrean, komertzio lokala ez den guzti horren aurrean. Herritik eta herriarentzat loratuko gara eta grebaren aldarrikapenak gureak egingo ditugu.
Horregatik, urtarrilaren 30ean, Greba Orokorra.