Ohituraz, abenduko azken domekan egin izan da Areeta-Bilbo lasterketa, baina antolatzaileek urtarrilera eroatea erabaki zuten, San Silbestreko lasterketak gero eta ugariagoak zirela eta. Hala, bigarrenez egingo da urtarrileko azken domekan, 2.000 atleta baino gehiagok parte hartuta. "Herri-lasterketa da batez ere, baina hamaika herrialdetako atletek parte hartu izan dute", azaldu dute. "Hamaika" diotenean, hamar eta hamabi artean dagoen zenbakiaz dihardute, zehazki. Izan ere, probaren errekorra eritrear batek du gizonen artean, eta etiopiar batek emakumeenean.
Lasterkariak 10:30ean abiatuko dira Bizkaiko Zubi ondoko plazatik, eta 11.900 metro egin beharko dituzte Bilboko Udaletxe ondoraino, Leioatik eta Erandiotik igarota. Hain justu ere, lehenengo bost kilometroak egingo dituzte Uribe Kostan. Antolatzaileek iragarri dutenez, parte-hartzaile denek aukera izango dute amaieran opari bat irabazteko, informatikoki egingo den zozketaren bidez. Bestalde, probaren etenik etapan modernoaren 25. urteurrena dela ospatzeko, ohi sari gehiago emango dituzte; hala, sailkapen absolutuetako lehenengo hamabostei emango zaie saria.
Etenaldiz betetako historia badu ere, asfalto gainean EAEko zaharrena eta Espainiako Estatuko bigarrena dela azpimarratu dute antolatzaileek, 1930ean egin baitzen lehenengo aldiz.