Forondatik basora

GuNe Uribe Kosta 2020ko ots. 3a, 16:11

Hilabeteak igaro dira Forondako Arbola babes-GuNe eske hurbildu zitzaigula EAJren zurikeriatik ihesi. Izan ere, klima larrialdiaren aurka Forondako arbola landatu zuen EAJ berbera da erraustegia, Supersurra, AHT, Artatzako tunela, bertoko basoen suntsiketa, Ibarbengoako aparkalekua eta antzeko txikizioak egiten dituena.

Arbolak Forondako (Araba) bakardadetik ihes egitea lortu zuen beste arbola batzuekin elkartu eta bizitza eredu jasangarri baten alde matxinatzeko. Basoa astintzen duen haizea adituz gero, nabari da matxinatutako arbolak zerbait prestatzen dabiltzala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun