Martxoaren 3an hasi zen BBK sariketa. Uribe Kostaz gain, Busturialdea, Enkarterri/Ezkerraldea, Arratia, Durangaldea, Uribe Butroe, Hego Uribe eta Lea-Artibaiko bertso-eskoletako ikasleek parte hartzen dute lehiaketan, bi adin-tartetan bananduta, lehenengoa 18 urte edo gutxiago dituzten gazteena eta bigarrena 19-24 urte bitartekoena.
Bihar, martxoaren 11n, Uribe Kostako bertsolariek irabaziz gero Sopelako Ander Deuna Ikastolan lehiatuko lirateke 09:45ean Hego Uriberen kontra, martxoaren 18an finalerako txartela lortu ahal izateko.
Beste finalaurrean, Busturialdea eta Durangaldea lehiatuko dira martxoaren 16an, 10:00etan, Iurretan.