Lilaguneko ikastaroak, martxan

Erredakzioa 2020ko mar. 11a, 14:32

Lilagunea emakumeen ahalduntze eskola martxan jarri du berriro Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak. Azaldu dutenez, daborduko sei tailer antolatu dituzte eta doakoak izango dira denak.

Lilagunea Uribe Kostako Mankomunitateko emakumeen ahalduntze eskola da. Eskola horretan genero ikuspuntua txertatuta duten tailer feminista desberdinak egiten dituzte, doan. Tailerrok bi tandatan jakinaraziko dituzte, martxotik ekainera bitartean; hala, lehenengo sei tailerrak daborduko prest dituzte eta laster beste erdia aterako dute. Tailerrok mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan egingo dira.

Tailerren informazioa eskuratzeko, sakatu hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun