Txinako Defentsa Ministerioak bidali duen oharra aipatzen du informazioaren iturri gisa Gara egunkariak. Komunikatu honen arabera, Akademia Militarreko Zientzien alorrak txerto bat garatu du eta honen entsegu klinikoak onartu ditu Defentsa Ministerioak. Chen Wei epidemiologoak gidatu du ikerlari taldea. Chen andereak azaldu duenez, "txertoa nazioarteko estandarrekin eta tokiko araudiekin bateragarria da eta ekoizpena eskala handian, segurtasunez eta eraginkortasunez egiteko prestatua dago". Komunikatuak ez du zehazten noiz hasiko diren entsegu kliniko horiekin.
Beste txerto bat apirilean jarriko dute proban gizakiengan
Garak artikuluan aipatzen du Xinhua berri agentzia txinatarrak emandako informazioa: Txinako Hezkuntza ministerioak iragarri du garatu dutela bektore biraletan oinarritutako txerto bat, gaur egun animaliengan esperimentazio fasean dagoena eta apirilean egingo dituzte honen entsegu klinikoak. Ikerketa honetan parte hartzen ari dira Pekin, Tsinghua eta Xiamengo unibertsitateak.
Artikulu hau Argiak argitaratu du, eta CC BY SA lizentzia baliatuz ekarri dugu HIRUKAra