Koronabirusa Uribe Kostan

Prebentzioa areagotzeko aplikazioa lantzen hasi da Eusko Jaurlaritza

Iker Rincon Moreno 2020ko mar. 19a, 14:37

Nekane Murga Osasun Sailburua.

Eusko Jaurlaritza mugikorrerako aplikazio bat lantzen ari da, kasuen prebentzio-, jarraipen- eta identifikazio-lana indartzeko. Pertsonak horretan izena eman ahal izango dute, baita hurbilen dituzten kontaktuak txertatu eta haien osasun-egoera erregistratu ere. Tresna hori datorren astean egongo da eskuragarri, eta medikuntzako eta datuen babeserako berme guztiak izango ditu.

Aplikazio hori aurrerapausoa izango da, "Osasun Publikoaren arloa epidemiologia-lanagaz egiten ari den lana indartzen duelako, bai eta asistentzia-eremurako ere", arduradunek azaldu dutenez. Pertsonak prebentzio-neurriez eta haien osasun-egoeraren jarraipenaz kontzientziatzen ere lagunduko du.

Horrelako aplikazioak beste herrialde batzuetan baliagarriak direla frogatu duten tresnak dira, eta Osasunaren Mundu Erakundearen jarraipen eredua lantzen du, baita Gaixotasunak Kontrolatzeko Europako Zentroa edo Hego Korean erabiltzen dena. Hala, lanean ari dira euskal enpresa batek Osasun Sailagaz eta Osakidetzagaz elkarlanean garatutako aplikazio sozial horretan. Beraz, lankidetza publiko-pribatuaren ondorioa da.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun